2022-2023 DENBORALDIA

Jakinarazten dizuegu eskabideak aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 17tik 31ra bitartean izango da, biak barne.

Eskola-kirolerako diru-laguntzaren eskaera Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko duzue. Ziurtagiri elektroniko bidez bakarrik sartu ahal izango zarete (aukera guztiak bidaltzen dizkizuegu).

Jarraitu beharreko urratsak:

  • Sartu https://www.ebizkaia.eus/eu/hasiera helbidean
  • Klikatu “bilatu” izapideen katalogoan
  • Klikatu prozedura honetan: 2021/2022 denboraldian Bizkaiko Eskola Kirolaren Programako jardueretan parte hartzen duten erakundeei zuzendutako foru-diru-laguntzak (2100)

Ikusten ez bada, pantailaren ezkerraldean agertzen diren iragazkiak dituen prozedura bilatu ahal izango duzue (aukeratu Euskara, Kultura eta Kirol Departamentua saileko goitibeherakoan).

  • Klikatu “tramitatu”.

Egoitza Elektronikorako Eskuliburua deskarga dezakezu hemendik: Egoitza elektronikorako eskuliburua

Kontaktua:

  • eskola.kirola@bizkaia.eus
  • 94 406 87 77
2022-2023