Gurasoentzako formazioa: “Eskola kirola eta joku garbia”

2020-03-11

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) kirolarekin lotutako indarkeriaren fenomenoaren diagnostiko bat egiteko Eusko Jaurlaritzak eskatuta egindako txostenak egiaztatu du oinarrizko kirolean eta eskola-kirolean irainak edo mehatxuak jasateko “tolerantzia” dagoela. Izan ere, ohartarazi zuen atzemandako “arazo handiena” dela “intentsitate txikiko indarkeriaren permisibitatea, ez baita indarkeria gisa identifikatzen”. (2019ko martxoa)

BIGE federazioaren aldetik, urte hauetan guztietan zehar ildo beretik doazen familien artean ikusitako hausnarketak eta jarrerak bildu ditugu, eta horiek zuzentzen saiatzea beharrezkotzat jotzen dugu. Hona hemen gai horietako batzuk:

  • Agresibitateak eta indarkeriak kirolaren irudi negatiboa ematen diete haurrei, eta praktika hori bertan behera utz dezakete.
  • Xenofobia, matxismoa, desberdintasuna eta marjinazioa bezalako balio negatiboak transmiti ditzakeen giro desegokia.
  • “Manager” bihurtutako guraso batzuen jarrera kontrolatzailea.
  • Beharrezkoa da haurren portaera positiboak indartzea, beren akatsak aurpegiratu beharrean.
  • Entrenatzaileei eta arbitroei egindako oihuek/irainek jokalarien aurrean haien autoritatea zalantzan jartzea dakarte, eta eredu hori imitatzera bultzatzen ditu haurrak.

Horrela, jarrera eta portaera askok ez dute “fair play” eta kirolaren ideia indartzen, guztiok transmititu nahi dugun jarduera fisiko dibertigarri eta errespetuzkoa baita.