Ekainak 8: Gipuzkoako eskola txikien Jaia Bidania-Goiatzen

Igande honetan, ekainak 8, Gipuzkoako eskola txikien jaia ospatuko da Bidania-Goiatzen. Euren web gunean duzue informazio guztia.

Egitaraua

10.30ean. Harrera ekitaldia. Jarraian, kross txikiak: sei urte bitartekoek pilotalekua-plaza ibilbidea egin beharko dute (200 metro) eta 6 urtetik 12rakoek pilotalekua-eskola-plaza ibilbidea (450 metro). Ondoren, beste ekintzak izango dira: sei urte bitartekoentzat tailerrak eta puzgarriak eta zazpi eta hamabi urte bitartekoentzat, jolasak.

11.00ak aldera. Gure esku dago ekimenera atxikitzeko argazkia egingo dute plazan.

13.30ean. Bazkaria pilotalekuan (tiketak aurrez erostea ezinbestekoa da).

15.00etatik 18.00etara. Puzgarriak: pailazoa, etxaldea, giza-futbolina, rokodromoa eta balance-bike.

15.30etik 17.30era. Graffiti, sormen, txapa eta txotxongilo tailerrak eta bideo emanaldiak.

16.00etan. Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen Bizipoza emanaldia.

18.00etan. Boletoen zozketak.

Egun osoan zehar. Skandalue Elektrotxaranga arituko da giroa alaitzen.