IES GABRIEL ARESTI BHI

Gabriel Aresti institutua Bilbon, Txurdinaga auzoan, kokatuta dagoen ikastetxe publiko bat da. Bertan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eta Batxilergoa irakasten dira.

Hauek dira bere printzipioak, baloreak eta proiektuak:

Elkarbizitza eta Hezkidetza

Bizikasi ekimena, BAT taldea, Elkarbizitzaren Behatokia, Patio Aktiboa proiektua, Hezkidetza proiektua eta Mandraka ikasle talde feminista bezalako proiektu sendoei esker, giro lasaia eta lagungarria dugu ikastetxean.

Euskara-Kulturartekotasuna-Eleaniztasuna

Ikastetxe euskalduna gara, proiektu eleanitzarekin. Kulturartekotasuna bultzatzen dugu barnetegi, elkartruke (Alemania) eta ikasbidaiekin.

Berrikuntza eta Aniztasuna

MetodologĆ­a berritzaileak erabiltzen ditugu: Ā talde elkarreragileak, ikasketa kooperatiboa, solasaldi dialogikoak, 2 eta 3 irakasle gelanā€¦

Hurrengo proiektu hauek ditugu: Ā STEAM proiektua, HTB (Hizkuntza Trataera Bateratua), Pluriliteracies, PREE proiektua, Bidelaguna proiektua, Hedatze proiektua. Curriculum Aniztasuneko taldea, gela egonkorra eta Batxilergo orokorreko taldeak ditugu aniztasunari arreta emateko.

Hedatze

Ordutegi akademikoa 8:00 – 14:00 bitartean da. Arratsaldeetan, sakontze, errefortzu, berreskuratze eta tailer eskaintza zabala daukagu, ikasleek borondatez gaitasunak hobetu eta garatzeko.

Itzuli