Instagram, IGEentzako formakuntza digitaleko tailerrak

2024-01-26

Zuen jardueren berri eman nahi duzue sare sozialen bidez? Instagram da zuen aukerarik onena! BIGEtik doako online prestakuntza egiteko aukera eskaintzen dizuegu. Oraingoan aurrez aurreko saio bat izango dugu, ikasitako guztia praktikan jartzen laguntzeko.

 

Ikasi behar duzun guztia Instagramen kontu erakargarri bat eduki ahal izateko eta zuen lan eta jarduera guztiak ezagutzera eman ahal izateko. Tailerra hĆ³rrela antolatuko da:

  • Online tailerra: otsailak 1 eta 8, 17.30etatik 19.30etara
  • Tailer praktikoa (REELak): otsailak 15, 17:30etik 19:30era, federazioan: Ronda Kalea 27, 1 ezkerra, Bilbo

 

Online tailerrean, praktikoan edo bietan eman dezakezu izena, FORMULARIO hau betez: FORMULARIOA

Zalantzarik baduzu, galde iezaguzu: bige@bige.eus / 94416936