CEIP GOIZEKO IZARRA IKASTOLA HLHI

Haur Hezkuntza

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua, haurren garapenaren dimentsio guztiak barne bilduko dituen proiektu global eta esanguratsuetan gauzatzen da. Adin horietan sormena eta jakinmina, nortasuna, norberaren buruarekiko konfiantza eta autoestimua, autonomia eta iniziatiba garatzen hasten dira elkarrekintza eta aprendizaia kooperatiboen bitartez.

Beraien garapen psikomotor, perzeptibo eta emozionala, elkarbizitza giro seguruan sendotzen dugu aniztasuna eta inklusioari arreta jarriz.
Gure eguneroko jardunean, ziurtasun afektibo, jolasa eta esperimentazio esanguratsu eta eraikitzailea lehenesten dugu, errealitatea interpretatzeko bide ezin hobeak baitira.Ā Metodologia berriak txertatzearen apustua egin dugu; konfidantzaren pedagogia eta mugimendu askea

Lehen Hezkuntza

Haurtzaroaren garaia amaitu ondoren, derrigorrezko lehen hezkuntzako etapa honetan ere, haur hezkuntzan hasitako aldaketa-metodologikoari jarraipena ematen diogu. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua, haurrek bizitzan zehar izango dituzten erronka nagusiei erantzutera bideratua dago; hau da, pertsona konpetenteak heztera:

  • Pertsona kritikoa, sortzailea eta ekintzailea
  • Pertsona arduratsua, kooperatiboa eta konprometitua
  • Pertsona emozionala, enpatikoa, euskalduna eta eleanitza

Lehen Hezkuntza ere metodologia berrien aldeko apustua egina dugu: LH1, LH2 eta LH3 mailetan KIMU proiektua erabiltzen da. Proiektu honek errealitate hurbileko egoeretan kokatzen du ikaskuntza eta ikasleen oinarrizko konpetentziak garatzea du helburu. LH4, LH5 eta LH6 mailetan EKI proiektua erabiltzen da. Proiektu hau euskal curriculumean oinarritzen da eta integrazioaren pedagogia du ardatz.

Itzuli