CEIP FLEMING HERRI ESKOLA HLHI

“Guztientzat zabalik dagoen eskola gara, bereizketarik gabe eta kalitatezkoa”

Fleming Herri Eskola ilusioa, gogoa eta Flemingkidetasuna zabaltzen duen Amasa Villabonako eskola publikoa da.

  • Euskaldunak gara. Eleanitzak gara, baina euskara da gure hizkuntza integratzailea.
  • Publikoak eta inklusiboak gara. Guztientzat zabalik dagoen eskola gara, bereizketarik gabe eta kalitatezkoa. Haur guztien beharrei erantzuna emateko gai dena.
  • Metodologia kooperatiboa eta aktiboa dugu. Hazten ari diren ikasle askeak ditugu eta haurrak hezkuntzaren protagonistak dira. Autonomia, bizipena, esperimentazioa eta elkarlana bultzatzen ditugu
  • Guztientzat zabalik dagoen eskola gara, publikoa eta kalitatezkoa.  Pertsonen garapen integralaren sustatzaileak gara, sozialki eta pertsonalki garatzea dugu helburu.
  • Kulturartekotasuna eta bizikidetza lantzen dugu. Beste kultura batzuk ezagutzeko, errespetatzeko eta bizikide izateko estrategian ahalbideratzen gara.
Itzuli