CEIP AZPEITIKO IKASTOLA-KARMELO ETXEGARAI HLHI

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai Urola Kostan kokaturik dagoen eskola publikoa da. Haur eta lehen hezkuntzako etapak eskaintzen dituen eskola hau bi eraikinetan banatua dago; alde batetik, Euskal Herria kalekoa (haur hezkuntza) eta bestetik Perdillegi kalekoa (lehen hezkuntza).

Azken urteetan metodologi aldaketa sakona pairatu duen eskola da. Haur hezkuntzakoak mugimendu autonomoan eta lehen hezkuntzakoak, adin nahasketa oinarri dela, beren garapena ahalbideratzeko aukera dute.

Gure metodologian oinarrizko zutabeak hauek ditugu, dekretuan ere horrela jasota daudelarik: inklusioa, segurtasun afektiboa, garapeneko autonomia, ekintzailetasunaā€¦

Gure eskolaren ardatz nagusienetako bat euskara eta euskal kultura izanagatik ere, ikasturtez ikasturte proiektu desberdinak martxan jartzen dira, hala nola: steam, eleaniztasuneratz, pluriliteracies, bidelaguna, gu ere bertsotanā€¦

Zatoz gu ezagutzera!

Itzuli