CEIP ARRASATE HERRI ESKOLA HLHI

Arrasate Herri Eskolako lehentasun nagusia erlazio guztietan mantentzen den printzipio filosofiko honetan oinarrituta dago: “pertsonengan sinestea edozein adin, zailtasun edo ezgaitasun izan arren”. Haurra kontutan hartu behar da pertsona esperientzia paregabe bezala, horrela umea hezkuntzaren erdigunean kokatzen dugu.

Maisu-maistrak behatzaile aktiboak dira. Jakina, koordinatu egiten du eta estimulua da haurrarentzat; baina haurrak dira benetako protagonistak materialekin elkarreraginean daudenean, espazioetan zirkulatzen dutenean eta jarduerak egiten dituztenean. Maisu-maistrak, bidelagunak izango dira eta haurren autonomiari esker, halaber, heldua norbaitek behar duenean hor egongo da, eta bestelako esku-hartze puntualak egin ditzake. Horrela, ikasleen aniztasuna errespetatuko da, eta hain aberatsak diren ingurune horietan gertatzen diren egoerei erantzungo die.

Eskola inklusiboa eta hezkidetzan oinarritua da gurea, banan banakako irakaskuntzan oinarritzen dena. Hau da, haurraren ingurune soziokulturala kontutan hartuz bere aurrezagutzak, nahiak, ahalmenak eta interesak ardatz hartzen ditu honekin, ikasleen aniztasuna errespetatzea eta bultzatzea ahalbideratzen duelarik.

Arrasate Herri Eskolan euskara da gure hizkuntza, euskaraz irakasten ditugu arlo gehienak, euskararen erabilera guztion artean bultzatzen dugu, gure identitatearen ezaugarri bat da. Euskal kulturaren transmisioa da gure helburuetariko bat. Honekin batera ikasle eleanitzak izatearen alde egiten du ikastetxeak.

Ikastetxe demokratikoa, parte-hartzailea, akonfesionala eta integratzailea da gurea. Hezkuntza Elkartea osatzen duten partaide guztien (gurasoak, ikasleak, irakasleak eta irakasleak ez diren langileak) askatasuna, giza eskubideak eta tolerantzia bermatzen dituena.
Hezkuntza prozesuan zehar, autonomia, gaitasunen garapena, auto-estimua, sormena, jakin-mina, aniztasuna eta kritikarako gaitasuna bultzatzen ditu.

Irakasleek etengabeko prestakuntza jasotzen dute, ikasleek beraien gaitasunak bermatzeko. Familiaren eta eskolaren arteko elkarlana bideratzen da. Horretarako ezinbestekoa izango da guraso elkartearekin koordinatzea.

Itzuli