HURBILDU ZAITEZ ZURE ESKOLARA ETA EMAN IZENA EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAN!
Matrikula zaitez Euskal Eskola Publikoan!

HURBILDU ZAITEZ ZURE ESKOLARA ETA EMAN IZENA EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAN!
Gaur goizean prentsaurrea eman dugu EHIGE, CCOO, ELA, LAB, STEILAS, UGT, HEIZE, Gasteizko Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataforma, Zubiak eraikiz, Ikasle Frontea eta Bilboko Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataformak. Adierazpen hau aurkeztu dugu: 2017ko irailean, Eusko Jaurlaritzak balizko hezkuntza lege…
Aurtengo Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren materialen katalogo polita prestatu dugu modelo hoberenekin: Errenteriako Koldo Mitxelena eskola publikoko ikasle, guraso, irakasle eta aitona-amonak. Begiratu ondo eta lortu itzazu. Hiru aukera dituzu: Denda ibiltaria: adi sare sozialetan argitaratzen dugun agendari! Zure federazioan…
Euskal Eskola Publikoaren VII. Jardunaldiak ospatuko ditu HEIZE konfederazioak azaroaren 22an EHUk Donostian duen Barriola zentroan “Justizia sozialerako hezkuntza” izenburupean. Euskal Eskola Publikoaren VII Jardunaldiak ikastetxe publikoen topagune izango dira, eta egungo hezkuntzaren aspektu garrantzitsuak izango dute gogoetarako ardatza. Euskal Eskola Publikoaren zeregin…
Hezkuntza arloko eragileok Euskaraldiari atxikimendua eman diogu eta atxikipen dokumentua sinatu dugu gaur goizean Bilboko Euskalduna Jauregian. Eskola publikoa euskararen biziraupenerako ezinbesteko eragilea da, familien gehiengoak aukeratzen duen sarea baita Euskal Herri osoan. Hezkuntza-eragileez gain bertan egon dira Bingen Zubiara…
Debagoieneko Euskal Eskola Publikoak jai egun berezi bat antolatuko du urriaren 20an Eskoriatzan “HEZI eta HAZI ESKOLA PUBLIKOAN” lemapean. Debagoieneko hezkuntza publikoaren eskola komunitatea osatzen duten irakasle, ikasle eta gurasoek, Arrasate, Aretxabaleta, Antzuola, Elgeta, Eskoriatza, Bergara eta Oñatiko eskola publikoari,…
Prest daukagu OOGetarako hauteskundeetarako kanpaina. EHIGEren oinarrizko helburua da familien parte hartzea sustatu eta laguntzea OOGtan. Familien parte-hartzeak, ikastetxeko gainontzeko kideekin batera, Euskal Eskola Publikoaren demokrazia dakar, baita gure seme-alaben eskola-arrakasta ere. Material hauek prestatu ditugu: IGE-ENTZAKO GOMENDIOAK Hauteskundeak prestatzeko…
Euskara Batuaren Adierazpena sinatu dugu asteburuan Arantzazun ospatu den Euskaltzaindiaren XVII. Biltzarraren baitan. 36 eragile publiko eta pribatu izan gara guztira duela 50 urte euskararen sorleku izan zen leku berean Euskara Batuaren Adierazpena berretsi dugunak. Horretaz gain, “Euskara batuaren…
Irailaren 17tik urriaren 19ra arte ireki da unibertsitatez kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako deialdia. Eskaria ikastetxean bertan edo on-line egin daiteke. Bi kontzeptu hauek dira gehien eskatzen direnak: eskola-materiala eta jangela. ·Hemen duzu informazio guztia: www.euskadi.eus/unibertsitate-aurreko-bekak-diru-laguntzak/web01-a2hikasl/eu/escolarizacion_e.html
2018ko Eusko Jaurlaritzaren IGEentzako diru-laguntza deialdia argitaratu da. Ikasturte honetan aldaketa inportanteak daude. Adi zuen federazioek emandako informazioari. Hemen, diru-laguntzen deialdia daukazue: Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza deialdia: 2018 (Eranskinak deialdiaren barruan daude)