EUSKO JAULARITZA - IGEAK 2019

2019ko diru-laguntzari buruzko material eta informazioa:

  • Gastuen aurrekontua 2019 anexo-2
  • Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza deialdia: 2019
  • Beste finantziatzioa.

BAKARRIK bete behar da beste entitateri eskatu badiozue dirulaguntza jarduera berdinetarako.

Diru-laguntza aplikazioaren bidez bidali baino lehen, komenigarria da guri bidaltzea guk berrikusteko.

Sinadura elektronikoa edo itsasontzi jokoa ez badaukazue, deitu BIGEra eta informatuko dizuegu.

ESKOLA KIROLA - 2018-2019 DENBORALDIA

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko apirilaren 1etik maiatzaren 3ra bitartekoa izango da, egun bi horiek barne.

Denboraldi honetan eskola kirolerako diru-laguntzarako eskabidea nahitaez Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko da.

Sarbidea ziurtagiri elektronikoaren bidez bakarrik izango da balioduna, beraz behin hura lortzen duzuenean, horrela jokatu beharko duzue:

Lotune edo esteka honetan sartu: https://www.ebizkaia.eus/es/inicio
“Izapideen bilatzailea”n “bilatu” botoia sakatu.

Ondoren irekitzen den pantailan, “2018-2019 denboraldian Bizkaiko Eskola Kirola programaren barruan sartuta dauden lehiatzeko kirol jardueretan eta/edo Heziki hezkuntza-jardueran parte hartzen duten erakundeentzako foru diru-laguntzak” deritzon prozeduran klikatu beharko duzue. Prozedura hori ikusgarri ez badago, pantailaren ezkerreko aldean dituzuen iragazkiak erabiliz bila dezakezue (“Saila” tolesgarrian “Euskara eta Kultura Saila” aukera dezakezue).

Behin prozeduran sartuta, “Izapidetu” saka dezakezue diru-laguntzarako eskabideari hasiera emateko. Gogora ezazue zuen ziurtagiri elektronikoak aktiboan egon behar duela zuen ordenagailuan.

Hemen daukazue eskabide-imprimakia betetzeko orduan jarraitu behar diren urratsak jasotzen dituen eskuliburua. MESEDEZ, IRAKUR EZAZUE ARRETAZ DOKUMENTUA.

ESKOLA BIDEA

Eskola Bidea haurrak eskolara bakarrik eta oinez joatea sustatu eta errazteko egitasmoa da.

Haurren autonomia bultzatzeaz gain, higikortasun iraunkorra bultzatzen du, autoak bide publikotik kentzen baititu. Horregatik, Eskola Bidea balioetan hezteko proiektua da, haurren autonomia baimentzen duen heinean auzo bizikidetasuna eta elkartasuna sustatuko duena.

Eskola bideak sortzeko Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzen deialdia irekita dago, urriaren 25a arte aurkeztu daiteke eskabidea. Jarraian deialdiaren agindua irakurri dezakezue:

AGINDUA, 2018ko irailaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez elkarte eta kooperatibei zuzendutako laguntzetarako deialdia egiten baita, 2018-2019 ikasturtean zehar EAEko ikasleen mugikortasun aktiboa sustatzeko ekintzak gara ditzaten.

 

BILBOKO UDALAREN DIRULAGUNTZA 2019

Bilboko Udalaren diru-laguntzen eskaera egiteko epea ireki da. Eskariak izapidetzeko epea otsailaren 18an bukatuko da.

Hemen duzue informazioa: Bilboko Udalaren diru-laguntzak 2019.
IGE bezala hurrengo esparruetan eskatu dezakezue diru-laguntza:

Hezkuntza
Euskera
Berdintasuna eta genero indarkeriaren erauzketa
Ingurumena (Agenda 21 )

Hemen informazio-PDFa: Bilboko Udalaren diru-laguntzak 2019 -convocatorias Subvenciones Ayuntamiento Bilbao 2019

Eskaera online zein aurrez aurre egin daiteke. Eskaerak errazago izapidetzeko Udalak hurrengo baliabideak eskainiko ditu:

Informazio telefono-zenbakiak 010 edo 944 010 010 (8:00etatik 20:00etara)
“Zure Udalak aditzen dizu” www.bilbao.eus webgunean: izapideetako gorabehera teknikoak bidaltzeko (ziurtagiri elektronikoarekin zerikusia dutenak izan ezik)

Deialdiari buruzko informazio-bilkura orokorrak:
– Egunak: urtarrilaren 14a (gaztelaniaz) eta urtarrilaren 15a (euskaraz)
– Ordua: 18.30etik 21.30era arte
– Tokia: Ibaiondoko Udaltegia
– Aldez aurreko izen-ematea: 010 edo 944 010 010

 

PREMIA BEREZIAK dituzten ikasleek jardueretan parte hartzeko DIRU-LAGUNTZA

Zuen elkarteak eskolaz kanpoko ekintzak antolatzen baditu, eta premia bereziak dituzten ikasleak parte hartzen badute ekintza hauetan, interesatuko zaizu diru-laguntza BERRI honen deialdia.

Hemen informazio guztia:

PREMIA BEREZIAK dituzten ikasleentzako DIRU-LAGUNTZA