Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abestia

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abestia

Gaur aurkeztuko da “Bale!” abestia Zarauzko Orokieta Eskolan. Xabier Euzkitzek egin du letra eta Antxon Sarasuak musika. Eskolako guraso, ikasle eta irakasleek jarri diote ahotsa eta musika honako hauek: Bixente Martinez (gitarra eta mandolina), David Gorospe (bateria), Igor Gartzia (txistu…

Arrazakeriaren kontrako eguna

Arrazakeriaren kontrako eguna

Arrazakeriaren kontrako eguna ospatzen da gaur. Horren harira, Arrazakeria eta Xenofobiaren kontrako martxa antolatu da igande honetarako. Hona hemen gairi buruzko dokumentazio interesgarria: Nola lagun dezakegu gurasook arrazakeria eta indarkeria erauzten kirolean? (gaztelaniaz), kirol-begiraleentzako gida (gazt.) eta atzerriko familiak hartzeko…

Ebaluazio diagnostikoaren emaitzak

Ebaluazio diagnostikoaren emaitzak

2011ean egindako Ebaluazio Diagnostikoaren emaitzak argitaratu ditu ISEI Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak. Ikastetxe publiko eta hitzartuetako Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta DBHko 2. mailako ikasleen gaitasunak ebaluatu ditu lau arlotan: matematika, euskara, gaztelania eta ingelesa. Hirugarren aldiz egin da…

Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostena

Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostena

2008-2010 urteei dagokien EAEko hezkuntzaren egoerari buruzko txostena argitaratu du Euskadiko Eskola Kontseiluak. Lau atal ditu: plangintza, ebaluazioa, irakasleen prestakuntza eta ikastetxeetako berrikuntza, finantziazioa eta baliabideak. 0-2 urte bitarteko eskaintza publiko falta 12 udalerritan (Bizkaiko 10), euskara maila eskasa eta…

Nik, Euskal Eskola Publikoa

Nik, Euskal Eskola Publikoa

Aurten ere matrikulazio kanpaina egingo dugu Euskal Eskola Publikoko guraso diren pertsonaia famatuekin. Oraingoan Xabier Euzkitze telebistako aurkezlea eta Zarautzko Orokieta herri eskolako aita, eta Virginia Imaz pailazoa eta Antzuolako herri eskolako amaren laguntza izan dugu. “Nik, Euskal Eskola Publikoa”…

EHIGE aldizkariaren zenbaki berria

EHIGE aldizkariaren zenbaki berria

Bidali dugu jada ikastetxeetara EHIGE aldizkariaren azken zenbakia, 2012ko urtarrilari dagokiona, hain zuzen ere. Gai hauek jorratzen ditu: ikasturte honetako nobedadeak, Juan Amodia de la Riva psikologoari elkarrizketa eta “”Denontzako Euskal Eskola Publiko laiko baten alde. Erlijioa eskola-ordutegitik kanpo” kanpaina.…

Euskal Eskola Publikoaren 21. Jaia

Euskal Eskola Publikoaren 21. Jaia

Ekainaren 10ean ospatuko dugu Zarautzen Euskal Eskola Publikoaren 21. Jaia “Bale! Bizi garen seinale” lemapean. Balea izango da gure Jaiaren irudia; baina ez edonolako balea. Balea euskalduna, bizkorra, alaia eta jai zalea izateaz gain, lagun asko eta ezberdinak izango ditu:…