“Emozioen kudeaketa familian” ikastaroa eskainiko du Denon Eskolak

2021-05-18

Pandemia hasi zenetik, haurrek egokitzeko gaitasun handia dutela erakutsi digute. Pertsona helduok ahalegin handia egin behar izan dugu, eta buru‐higadura jasaten ari gara, batez ere maila emozional eta fisikoan, egoera horretara egokitzeko.

Familiek gaur egun ezartzen diren bizimodu berrietara egokitzeko ohiturak behar ditugu. Baina nola? Benetan, nola? Galdera horrek ez du erantzun bakarra. Gurasoen eta seme‐alaben arteko harremanak, etxeko bizitzan, arreta eta zaintza familia gisa; baina, bereziki, zaintza, euspen, ulermen eta sorkuntzan.

Seme‐alabek segurtasuna eta konfiantza behar dute. Horretarako, errealitate‐irizpide bat eman behar diegu, inguruan gertatzen dena ulertzen laguntzeko. Gurasoek egoera hitzez adierazten ez badugu, errealitatetik haratago fantasiak eta irudiak hartzeko arriskua dago, eta horrek beldur eta segurtasun gabezia gehiago sor diezazkieke.

Akonpainamenduaren funtzioa nabarmendu nahi dugu, eta gain babesetik bereizten jakin, guztiz kontrako lana egiten baitu; izan ere, autonomiaren alde egin gurasoekiko mendekotasun emozionala sortzen du.

Haurrek zera behar dute; amek, gurasoek eta irakasleek emozioak kudeatzen irakastea emozioak kontrolatu eta uler ditzaten.

HELBURU OROKORRA:
Amek eta aitek seme‐alabak ulertzeko eta laguntzeko garapen emozional ona sustatzen duten emozioak eta sentimenduak kudeatzen laguntzeko tresnak eskuratzea.

IKASTAROA EDIREN-ek  GIDATUKO DU ETA ORDU T´ERDIKO SAIO BI IZANGO DITU (TOKIA 12 PERTSONARENTZAT, IZENA EMAN AHALA BETEKO DIRENAK):

  • EUSKARAZ EKAINAK 1 ETA 8an DENON ESKOLAren EGOITZAN 18:30etan
  • GAZTELERAZ EKAINAK 3 ETA 10ean DENON ESKOLAren EGOITZAN 18:30etan