Not a member? Join today
Eskola-jangelak hobetzea lehentasunezko gaia da HEIZE eta EHIGErentzat eta horregatik, arlo honetan ere elkarlanean aritzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Jangela-arduradunen zeregina, jangela-batzordean eman beharreko elkarlana eta ikasleriaren elikadura osasungarria izango dira, besteak beste, jardunaldi honen zutabe nagusiak.
Aurreko edizioetan bezala, EHIGEk Korrikarekin bat egingo du aurten ere. Baionan amaitzen denez, Ikas-bi Iparraldeko irakaskuntza publikoaren ikasle elebidunen gurasoen elkartearen batera egingo dugu oraingoan 2788 kilometroa (martxoaren 24an 12:21k
Continue Reading
Euskara izango du hizpide martxoaren 14an 18:00etan egingo dugun mahai-inguruak Ordiziako Barrena Kultur Etxean, Mundu bat euskaraz: Familian, eskolan eta herrian euskalduntzeko estrategiak izenburupean.
Dagoeneko ikusgai dago Bidezko Elikadura eta EHIGEren bigarren bideo-podcast-a, Radio Popula-Herri Irratiarekin elkarlanean grabatua. Eskola ordu gehienak eskola-jangelan pasatzen dituzte umeek. Badago ordu horietan guztietan hezkuntza eraldatzaile bat bultzatzerik? Badago
Elikadura-praktika iraunkorrak eta osasungarriak sustatzeko funtsezko helburuarekin, doako kurtso berritzaile honek funtsezko tresna izan nahi du familiek aldaketa eraldatzaileak bultza ditzaten, bai hezkuntzaren esparruan, bai etxean.
+ Berri gehiago ikusi
Baikara Federazioak, guraso elkarteen barne kudeaketa hobetzeko asmoz, doako prestakuntza saioak eskainiko dizkie zuzendaritza batzordeetako kideei martxotik aurrera.
āLaguntzeko, ezinbestekoa da ulertu ahal izatea. Eta ulertzeko, ezagutza funtsezkoa daā. Oscarte GGKEk eta BIGEk haurren sexualitateari buruzko bi tailer antolatzen dute.
Proiektuan Bizieskola Arrigorriagak eta Sagarrak Ekologista Taldeak parte hartu dute, eskolako zuzendaritzaren laguntzarekin. Bizkotxaldeko IGEak urteak daramatza ikasleen mugikortasuna sustatzen.
CEIP Errekabarri HLHI, CEIP Salburua HLHI eta CEIP Arantzablea Ikastola HLHI ikastetxetako guraso elkarteak Eskola Bideak Salburuan proiektua garatzen ari dira.
Eskola Txikien Festa 1997ko ekainaren 8an izan zen aurreko aldian Adunan. Oso festa berezia izan zen herri osoak hartu baitzuen parte festa horretan. Adunak hartuko du aurten ere Eskola Txikien
Ikas Bi, Biga Bai, Seaska eta Euskal Haziak hezkuntza eragileak, EKE Euskal Kultur Erakundearen babesarekin, Euskal Herriko mapa ilustratu eta ludiko bat sortu dute euskara ikasten duten CM1eko haurrei (8-9
EHIGE Gurasoen Elkartea
Tweets by EHIGE1
+ Ekitaldi guztiak ikusi
* Datu hau nahitaezkoa da
Berrikusi zure sarrerako ontzia edo spam-aren karpeta, harpidetza berresteko.