Guraso Elkarte federatuentzako prestakuntza

2021-03-02

BIGE Gurasoen Elkartean, azken batzarretan ezarritako planari jarraituz, elkarteetako batzordeetako kideei eta OOGetan ,familiak ordezkatuz, parte hartzen dutenei prestakuntza ematen jarraitzen dugu. 20-21 ikasturte osoan zehar hainbat prestakuntza-saio egin ditugu, gehienetan online, elkarteen ordutegi eta beharretara egokituz.

Badaukagu prest martxoko programazioa. Lehenengo aste honetan, Iruarteta HLHI ikastetxeko Meatzeak Guraso Elkarteak eta Burdinibarra DBHko Guraso Elkarteak parte hartuko dute. OOGn parte hartzeko eta elkartearen kudeaketarako prestakuntza jasoko dute, hurrenez hurren. Martxoaren 8ko astean, Bertendona BHIko guraso-elkarteak eta Arrigorriagako HLHIko Gure Magalean Guraso Elkarteak kudeaketari buruzko prestakuntzan parte hartuko dute. Martxoko bigarren hamabostaldian, Munoa HLHIko BIANTZI Guraso Elkartearen batzarrekin eta Bilboko Basurtuko HLHIkoIGEaren batzarrarekin egongo gara.

Bestalde, familientzako prestakuntza-saioak hasi dira Bilboko Guraso Eskolan, Bilboko Udalak diruz lagundutako doako programan. Programa hau espezializatutako profesionalekin gauzatzen da, hala nola emozioetan, familiako komunikazioan, gatazken ebazpenean…

Saio horietako batzuk aurrez aurre egiten dira, eta beste batzuk, berriz, online. Parte hartu nahi baduzue eta oraindik izena eman ez baduzue, oraindik garaiz zaude! Plaza libreak geratzen dira. Deitu eta parte hartu.

Honetaz gain, prestakuntza-eskaintza zabala dugu seme-alaben hezkuntzarekin kezkatuta dauden familientzat. Zuen elkarteak interesa badu, jar zaitezte harremanetan BIGErekin.