Joxe Mari Auzmendiren omenaldian parte hartu dugu

2021-03-02

Joxe Mari Auzmendi Hik Hasi-ko sortzaileari larunbat honetan Hernanin egindako omenaldian parte hartu dugu. Hezkuntzako beste hainbat eragilerekin batera, hark sustatutako Hezkuntza Proposamena jaso dugu Hik Hasiko kideen eskutik.

Aspaldiko laguna genuen duela urtebete utzi gintuen Joxe Mari, elkarrekin aritu ginen hezkuntzarekin eta euskalgintzarekin lotutako hainbat foroetan, Euskalgintzaren Kontseiluaren hezkuntza lan-taldean, besteak beste.

Joxe Mariren omenez, hezkuntza arloko proiektuak diruz lagundu eta aholkatzea helburu izango duen beka bat ipiniko du martxan Hik Hasi-k ikasturte honen amaieran.

Mila esker emandako guztiagatik, Joxe Mari, eta besarkada Hik Hasi-ko lagunei.