Abiatu dugu Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren antolakuntza

2021-03-03

Martxan jarri dugu jada ekainaren 6an Bastidan ospatuko dugun Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren lan-taldea. Bertan parte hartzen dute Arabako Errioxako 6 ikastetxe publikoek: Bastida Eskola, Eltziego Eskola, Lantziego Ikastola, Ramiro de Maeztu HLHI (Oion), Victor Tapia HLHI (Laguardia) eta Samaniego BHI.

Badakigu oraingoan ezingo dugula jai jendetsurik egin, baina argi genuen Bastida eta Arabako Errioxako eskola publikoek aitortza behar zutela egiten ari diren lan itzalagatik eta guretzat urtero egiten dugun Jaia da aitortzarik handiena.

Ez gara zerotik hasten. Duela urtebete oso aurreratua genuen egitaraua eta orain egungo egoerara egokitzea dagokigu eta horretan arituko gara gogotsu datozen hilabeteetan.

Horretaz gain, apirilaren amaieran aurkeztuko dugu aurtengo Jaiaren abestia. Beraz, adi datozen hilebeteei!

Hazitik gora!