Gainzurik osasun arloko informazioari buruzko proiektu pilotu batean parte hartuko du

2021-01-31

Urretxuko Gainzuri ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek ‘Erabaki informatuak osasunean‘ (Informed Health Choices, IHC) izeneko proiektuan parte hartuko dute.

Nazioarteko lankidetza da (Austria, Txina, Kroatia, Frantzia, Gaza, Alemania, Iran, Irlanda, Italia, Kenya, Mexiko, New Zealand, Nigeria, Norvegia, Polonia, Rwanda, South Africa, Espainia, Suitza, Syria, Uganda, Erresuma Batua, AEB) eta diziplina anitzekoa, helburu nagusia haurrei tratamenduei buruzko baieztapenak baloratzen irakastea eta osasunari buruzko erabaki informatuak hartzea duena.

IHC proiektuko lantaldeak baliabide didaktikoak garatu ditu haurrei tratamenduei buruzko baieztapen fidagarri eta ez oso fidagarrien arteko desberdintasunak ulertzen laguntzeko eta informazio fidagarria osasunari buruzko erabaki informatuak hartzeko erabiltzeko.

2020-2021 ikasturtean azterketa pilotua egingo da, ikasleek eta irakasleek Gipuzkoako bi eskolatan, Donostiako Amara Berrin eta Urretxu eta Zumarragako Gainzurin, proiektuaren baliabide didaktikoak erabiltzean duten esperientzia aztertzeko.