LGTBI+ kolektiboaren kontrako erasoak salatu dituzte Gasteizko hainbat IGEk

2021-09-14

Gazte batek LGTBI+ poltsa bat eramateagatik jasandako jazarpenari erantzuteko, jaialdi jendetsu eta koloretsua egin zuten Zabalgana auzoan besteren artean hezkidetza sarean ari diren Mariturri, Aldaiaberri, Cervantes eta Amezti-Txiki guraso elkarteek egindako deialdiari erantzunez. Adin guztietako ehunka lagun bildu dira, auzoan LGTBI+fobiarako lekurik ez dagoela aldarrikatuz.

ā€œGure kaleetan gorrotoak ez du lekurikā€ lelopean mobilizatu egin zen jendea. Izan ere, Zabalgana Batuz auzo elkarteak eta Ikusgune Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokiak ekintzaz beteriko protesta antolatu zuten, ostadarraren koloreak dituen poltsa bat eramateagatik hamabi urteko neska bat jazarri zuten lekuan: Zabalganeko skate parkean bertan.

Ostadarraren banderak, motxilak, poltsak, kamisetak eta bestelakoak etxetik eramateko dei egin dute antolatzaileek; eta hala egin dute bertaratutako ehunka lagunek, plaza kolorez beteta.