Udalaguntza 2021ek eskola publikoetako karpak ere finantzatuko ditu

2021-09-08

Irailaren 6an, astelehenean, ikastetxe publikoetan obrak egiteko eta karpak hornitzeko gastuak finantzatzen laguntzen duen deialdiaren agindua argitaratu da, Udalaguntza 2021.

Udalek eskatu behar dituzte laguntza horiek. Deialdi honetan hamar milioi bostehun mila euro (10.500.000 €) bideratuko dira.

Aurreko ikasturtean bezala, eskola-esparruan kokatutako jolastokietan edo espazio libreetan karpak jartzeagatik finantzatzea aurreikusten da. Kasu horretan, Hezkuntza Sailaren dirulaguntzak Balorazio Batzordeak onartutako aurrekontuaren %90 finantzatuko du.

Zuen udalei hobekuntza-lanak eta zuen eskoletako patioetan karpak jartzea eskatzera animatzen zaituztegu.

Hemen aurki dezakezue argitaratutako deialdia eta argitaratutako informazio guztia.