Eskola koadernoak eskuratu itzazu!

2021-06-03

Euskal Eskola Publikoak baditu bere markako Eskola koadernoak, HEIZEk eta EHIGEk elkarlanean egindakoak. Aurten ere guraso-elkarte eta ikastetxe guztien eskura egongo dira, merkatu orokorrean eskaintzen diren ezaugarri bereko beste koaderno batzuk baino merkeago.

Galdetegi honen bidez, Eskola koadernoen eskaera egiteko aukera ematen dizuegu, ondorengo loturan klikatu eta datu batzuk bete behar dira eskaerak egiteko.

Gure asmoa Euskal Eskola Publikoaren ikasle guztiek kalitatezko baliabide berberak erabiltzeko aukera izatea da. Lotura honetan eskola koadernoen ezaugarri guztiak ikus ditzakezue. Bidalketa gastuak doakoak izango dira, eskaerak ordenean erantzungo dira eta koloreak aleatorioak izango dira. Aurten honakoak izango ditugu:

  • Estalki erdikolatuko tapa duten espiraldun koadernoak (2,40ā‚¬ BEZ barne)
  • Polipropilenozko tapadun espiral koadernoak (2,3ā‚¬ BEZ barne)
  • Polipropilenozko tapadun grapadun koadernoak (2,1ā‚¬ BEZ barne)

Zabaldu informazioa zuen gurasoen elkarteko gainerako familien, eskola-kontseiluko ordezkarien eta zuen ikastetxeko zuzendaritza-taldearen artean! Zalantzarik edo galderarik izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan irojo@ehige.eus helbidean.

Koadernoak eskatzeko galdetegia.

Koadernoen informazioa.