Urretxuko Jose Mari Iparragirre Institutuak ‘Piztu’ proiektuan parte hartu du

2021-03-24

Urretxu, beste zortzi udalerrirekin batera, haur eta nerabeen parte hartzea sustatzeko mahai bat sortzea helburu duen proiektu batean parte hartzen ari da.

Egitasmo hau Eusko Jaurlaritzak eta EDE fundazioak jarri dute abian.
Piztu proiektua duela zortzi hilabete jarri zen abian. Ordutik hona, Urretxuko ordezkariak EDE fundazioko teknikariekin eta gainontzeko udalerrietako ordezkariekin bildu dira, formazioa jaso dute, iritzi eta bizipenak partekatu dituzte, herri ezberdinetako errealitateak partekatu dituzte eta pixkanaka Urretxurako egokiena izango den eredua diseinatzen eta finkatzen joan dira.

Bigarren fasean proiektua Jose Mari Iparragirre institutura iritsi da. Ikasleak, taldetan banatuta, ideiak garatzen ari dira, zalantzak planteatzen, aurkezpenak komunikatzen eta prestatzen.

Fase honen amaieran, orain arte aurkeztutako proiektu guztiak aztertu eta kontuan hartuko dira, proiektu bakar bat osatzeko. Proiektu horren helburua nerabeen mahaia eratzea izango da.

Gainera, proposamen egokienak egiten dituzten lizeoko eta institutuko parte hartzaileentzat sari bereziak egongo dira proiektuaren amaieran.