2021-2022 ikasturterako batxilergoko izen ematea

2021-03-23

Batxilergoko ikasleak 2021-2022 ikasturterako onartzeko epea apirilaren 12an irekiko da, eta eskaerak 23ra arte entregatu ahal izango dira. Eskaerak online edo aurrez aurre egin ahal izango dira ikastetxeetan.

Hezkuntza Sailaren webgunean aurki ditzakezue izena emateko eskabidea eta entregatu beharreko dokumentazioa, bai eta araudia, egutegia eta ohiko galderen erantzunak ere.

Hona hemen Agindua zeinaren bidez 2021-2022 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoko ikasleak onartzeko eskabideak aurkezteko egutegi komuna ezartzen den; era berean, jarraibideak onartzen dira ikasleak onartzeko eta hezkuntza-maila horretan irakaskuntza ofizialak ematen dituzten ikastetxe guztietan matrikulatzeko.

Hona hemen, eskaerak aurkezteko egutegi komuna eta onartzeko epeak:

  • Eskabideak eta agiriak aurkeztea: apirilaren 12tik 23ra arte
  • Onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak: 2021eko maiatzaren 13an.
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2021eko maiatzaren 20ra arte.
  • Onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak:Ā 2021eko maiatzaren 27an.
  • Matrikularen formalizazioa: 2021eko ekainaren 21etik uztailaren 6ra arte.