Hamaiketakoa orekatuz Ordiziko Urdaneta eskolan

2021-03-16

Urdaneta Ordiziako Eskola Publikoaren komunitateak eta OSOA Cooking-ek elkarlanean abiatutako ekimena da honakoa, haur hezkuntzako ikasleen hamaiketakoa osasungarria izatea helburu duena.

2020an argitaratu zen ALADINO informeak dioenez estatu mailan 6 eta 9 urte tarteko haurren % 40ak gainpixua pairatzen dute. Egoera hau, adinak aurrera egin ahala arazoa areagotzen du, eta maila sozioekonomiko baxua duten etxeetan larriagoa da oraindik ere.

OSOA Cooking-ek, elikadura ohiturak berrikustea du helburu. Horretarako hitzaldi, sukalde tailerrak eta elikadura ekintzak martxan jarri ditu azkeneko hiru urteetan. ā€œEskola komunitateko guraso izanik argi geneukan gure haurren hamaiketakoa hobetzea aski erraza izan zitekeela. Gure ohiturak haurrei gaileta prozesatuak ematera bideratu gaitu asteko egun gehienetan, fruta frexkoa asteko egun bakarrean eskeiniz. Honek haurraren egunerokotasuna osatzen du jarrera desegokiak sortuz, aitzitik eskola irteeran bestelako prozesatu ugarirekin topo egiten dugularik. Elikagai hauek azukre, gantz eta gehigarri osasungaitz ugari izaten dituzte konposaketan oroharā€.

Hamaiketakoa orekatzeko astean hiru egunetan fruta frexkoa eskeintzen dute irakasleek. Garaiko eta gertuko barietateak ezagutzeaz gain, textura eta zapore Ʊabardura anitz ezberdintzeko gai dira ikasleak zapore memoria landuz. Ahalik eta gehienetan fruta azalarekin eskeintzen zaie, egunerokoĀ  zuntz iturria bermatze aldera, irakasle bakoitzak bere trikimailuak agertaraziz. ā€œHasieran sagarrak, xafla oso finetan ematen genizkien azala gutxiago nabaritzeko, baina bi hilabete ondoren denak azalarekin jaten dituzteā€, aitortzen dute Anak eta Arantxak, haur hezkuntzako iraskasleak.

Asteko beste bi egunetan, gari osoz egindako ogi puxketak eskeintzen zaizkie kantitate txikietan. Murtxikatzearen garrantzia azpimarratzen zaie, jaten duten hori dastatzeko denbora hartuz, honela elikatzeko unea plazer osasuntsu bihurtuz. Horretarako, musika lasaigarria erabiltzen dute irakasle batzuk.

Elikagaiak eskuratzean kontutan izan da bertako eragileekin lankidetza sustatzea, Ordiziko Azokako ornitzaile naiz herriko okindegia zaharrena bidelagun direla. Gertukotasuna eta herrigintza gure komunitateko ezaugarriak badirelako ere.

Ekimena gogoz jaso dute haurrek, irakasleen borondate handiaz. Orain eskola komunitatean zabaldu nahi dugu ahalik eta eragile gehien inplikatuz. Horretarako gure eskolan erabiltzen diren hizkuntza orotan honako mezua zabaltzen gabiltz. Hartu eta zabaldu zuk ere!

Facebook eta Instagramen: @osoacoooking

Helbide elektronikoa: info.osoa@gmail.com