Hezkuntza jardunaldi parte-hartzailea Jordi Colletekin Oionen, maiatzaren 25ean

2022-05-12

Maiatzaren 25ean Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren aurretiko jarduera bat izango dugu: hezkuntza jardunaldi parte-hartzailea Jordi Colletekin. Saioa Oionen izango da 15:30etatik 17:30etara (gutxi gorabeherako amaiera ordua), eta irakasleei eta familiei zuzenduta egongo da. Besteak beste, eskola eta familiaren arteko harremanen eta aniztasunei erantzuteko zailtasunen inguruan eztabaidatuko dugu.

Saioa lan talde mistoekin hasiko da, eskolako liburutegian, eta ondoren Colletek hitzaldi bat eskainiko du, zineman. Amaitzeko egunean zehar lortutako ondorioak partekatuko dira.

Jordi Collet Sabé Hezkuntzako Soziologiako irakasle titularra da Vic-UCCko Unibertsitatean (Bartzelona) eta Honoray Research Senior Associate Londreseko University Collegeko Institute of Education-en. IGOPeko (Gobernu eta Politika Publikoen Institutua, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) ikertzailea izan da, eta GREUVeko (UVIC-UCC) ikertzailea. Besteak beste, gai hauetan espezializatu da: familia-sozializazioaren aldaketak, hezkuntza-politikak, eskolen, familien eta komunitatearen arteko harremanak, sareko hezkuntza-lana, herritarren parte-hartzea, gazteria eta asoziazionismoa, eskola-gobernantza eta eskola-porrotaren eta hezkuntza-desberdintasunen aurkako borroka.

Animatu zaitez eta eman izena galdetegi hau betetzen! HAZITIK GORA!

Deskargatu kartela PDF formatuan.