Ikasturteko azken topaketa Gamarran

2022-06-22

Denon Eskolak Arabako Foru Aldundiarekin guraso elkarteak indartu eta eskola kirola sustatzeko sinatuta daukan hitzarmenaren barruan ikasturteari amaiera jarri zitzaion Gamarran antolatutako azken topaketa batekin. Aurretiaz Amurrioko Zabaleko ikastetxean eta Laudioko Lamuza ikastetxean egindako topaketen ondoren joan den ekainaren 11 Ā Azken Topaketa erraldoia antolatu zen Gamarran.

Luis Elejalde, Samaniego, Divino Maestro, Miguel de Cervantes, Landazuri, Lamuza, Aranbizkarra eta Maeztu ikastetxeetako ehunka ikasle hurbildu ziren hara. Bertan kirol ezberdinak frogatzeko aukera izan zuten 8 taldetan banatuta (arkua, saski, futbola, hockey, zapia, herri kirolak, altuera jolasak) eta ondoren hamarretakoaz eta igerilekuez gozatzeko aukera izan zuten.

Aukera paregabea ikasturteari elkarrekin bukaera emateko, kirolez gozatuz eta lagun berriak eginez giro ezin hobean.