Bastidatik Mungiara, eskerrik asko!

2022-06-21

Ekainaren 5ean Euskal Eskola Publikoaren 29. jaia ospatu genuen Bastidan, giro ezin hobean. Ostiralean bertan hasi ziren furgonetak eta autokarabanak heltzen, Arabako Errioxan asteburuaz gozatzeko asmoz.

Larunbatean hasi ziren aurretiko jarduerak. Udaletxeko plazan egin ziren Bastida eta Oiongo eskola publikoetako IGEek antolatutako tailerrak. Horrez gain, bi bisita gidatu egin ziren: bata Bastida ezagutzeko, eta bestea, herri inguruan ibilaldiak egiteko, nahiz eta parte-hartzaileek elizan babestu behar izan zuten euria ari zuen bitartean. Garilak 26 taldeak giroa sortu zuen plazan, baina ezin izan zuen bere kontzertua amaitu euria zela eta.

Bost gunetan banatutako jarduerak

Igandean iritsi zen egun handia, sei gunetan banatutako egitarau zabalarekin. Gune finkoez gain, jarduera ibiltariak ere egon ziren. Gune finkoak eskolako plaza eta irakasleen plaza, udaletxeko plaza, Mugazabal, ToloƱo eta Dolare izan ziren.

Irakasleen plaza: formatu txikiko antzerkiak

Irakasleen Plazan, eskola publikoaren ondoan, irekiera ekitaldia izan zen 11:00etan. Hitza hartu zuten Arkaitz Aburto EHIGEko presidenteak, Laura Perez Bastidako alkateak, Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiak eta Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak. Ondoren, Arabako Errioxako eskola publikoek lekukoa eman zieten Mungiako eskola publikoko ordezkariei, 2023ko Eskola Publikoaren Jaia antolatzeaz arduratuko direlako. Ekitaldia amaitzeko, Bastidako dantza taldea eta Eltziegoko gaiteroak aritu ziren.

Hainbat gonbidatuk parte hartu zuten hasiera-ekitaldian: EAEko Hezkuntza saileko kideek, Arabako Foru Aldundiko ordezkariek, Arabako Errioxako alkateek, partidu politikoek (EAJ, EH-Bildu, Elkarrekin Podemos), hezkuntza eragileek (HEIZE, Steilas, LAB, CCOO), euskalgintzako ordezkariek (Kontseilua, UEU) eta Arabako Errioxa eta Mungiako ikastetxe publikoetako ordezkariek, besteak besteak.

Irekiera ekitaldia amaitu ondoren, Irakasleen Plaza aire zabaleko antzoki txiki bihurtu zen, eta hiru antzezlan egin ziren bertan: Ā«Elikagaien taupadakĀ» (Kaiku), Ā«Antzarrekin dantzanĀ» (Antxo eta Pantxa) eta Ā«Patata minakĀ» (Alea).

Plaza: kontzertuak eta giro ona

Udaletxeko plaza festaren erdigune bihurtu zen, eta giro ezin hobea izan zen egun osoan zehar. Eguerdian bertso musikatuez gozatzeko aukera izan genuen, “Ez da kasualitatea” taldearen eskutik. 16:00etan Alarma Moreak kontzertuaz gozatzeko aukera izan genuen eta Korrontzik 18: 00etan Jaiari amaiera bikaina eman zion.

Plazako informazio eta salmenta gunea gainezka egon zen egun osoan zehar.

Mugazabal: zuhaitzen itzalean eta haurrentzako emanaldien eta tailerren eguzkitan

Mugazabal gunean, pisten gunean, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek euskararen inguruko “Kuikui” ikuskizuna eskaini zuten. 15: 00etan, Eidaberen “Gora bihotzak!” ikuskizunak dantzan jarri zituen handiak eta txikiak. Gookapiko errealitate areagotuko txokoaz gozatzeko aukera ere izan genuen.
Gune honetan zetazko zapi tailer kolaboratiboa eta Trucarec-eko arropa birziklatzeko tailerrak izan genituen. PAIren jolas kooperatiboak kiroldegiaren ondoan kokatu ziren, eta familian gozatzeko leku lasaia eskaini zuten.

ToloƱo: puzgarriak, jolasak eta Ā«Ene kantakĀ»

ToloƱo guneak puzgarriak eta Eroski gunea hartu zituen, Elikadura Eskola programarekin. Gainera, EITBren Ene KantakĀ ikuskizunaz, EITBren Hiru3 guneaz eta Antxusen photocall-az gozatzeko aukera egon zen egun osoan zehar. El CorreorenĀ zezen mekanikoak eta ohe puzgarriek osatu zuten gune horretako eskaintza.

Dolare: perkusioa itzalean, kale antzerkia eta bazkaria

Mustaren perkusio tailerra izan zen Jai plazan, zuhaitzen itzalean. Gune berean Trapu Zaharraren “Turistreatzen” kale antzerkiaz gozatzeko aukera izan genuen. Florida kaleko standetan izan ziren Euskal Eskola Publikoaz Harro plataforma, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Hechicera Argitaletxea eta Puntu Morea.

Udal frontoian herri bazkari egin zen, paella eta Eusko Label/Haziren hanburgesak eta barazki parrilladak eskaini ziren. Hanburgesekin eta barazki parrilladekin lortutako etekinak Mukwano Lagun elkartearentzat izango dira, gaur egun Ugandan elikadura eta osasun programa bat garatzen ari baita.

Kaleko jarduerak

Bastidan kale-jarduerak ez ziren falta izan, zanpantzarrak, trikitilariak, Aburrecalles txaranga eta Zozongo izan baikenituen, besteak beste. Gainera, Eskola Publikoaren aldeko plataformak kalejira egin zuen.

Eskerrik asko Bastida, Arabako Errioxa eta Euskal Herria!

Eskerrik asko Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaia posible egin duzuen babesle guztiei.

Datorren urteko Euskal Eskola Publikoaren Jaia prestatzen ari gara. Adi egon zaitezte!