Mujika Eskolak eta Baionako Jean Moulin eskolak Emazu Eskua proiektuaz disfrutatu dute

2022-06-22

Mujika Eskolak, Bilboko Alde Zaharreko eskola publikoak eta Baionako Jean Moulin eskolak parte hartu dute EHIGEk eta BIGEk bultzatutako Emazu Eskua proiektuan. Proiektu horren helburua mugaren bi aldeetako eskola publikoetako ikasleen artean eskola-trukeak sustatzea da.

Euskararen erabilera sustatzea, ikasleen eta irakasleen artean harreman berriak sortzea eta proiektua partekatzea (kultura, hizkuntza, natura) helburu duen tresna da Emazu Eskua

 

Ikasturte honetan, bi ikastetxeetako ikasleak harremanetan egon dira, aliantzak sortuz eta esperientziak partekatuz. 7 eta 10 urte bitarteko ikasle taldeek Bilbo eta Baiona ezagutzeko bisitak egin dituzte. Baionako Jean Moulin eskolako ikasleak maiatzaren 17an etorri ziren Bilbora eta Mujika eskolako haurrak ekainaren 4an joan ziren Baionara.

Esperientzia oso positiboa izan da, eta datorren ikasturtean errepikatzeko gogoa dute, baina uste dute askoz hobeto legokeela egun pare bat igarotzea; horrela, askoz hobeto aprobetxatuko dute denbora.