Euskal Eskola Publikoaren eztabaida prozesua abiatu dugu

HEIZE eta EHIGE elkarteok urteak daramatzagu elkarlanean euskal hezkuntza sistemarako proposamenak egiten, horien artean “Euskal Herrirako Curriculuma” (2009) eta “Euskal Eskola Publikoa haratago” (2010). Ikastetxe publikoetako eguneroko esperientziak, euskal hezkuntza sistemari buruzko ebaluazio, ikerketa eta egin diren politiken jarraipenaren emaitza dira proposamen horiek.

Legegintzaldi honetan Euskal Hezkuntza Lege berri bat adosteko asmoa agertu du Eusko Jaurlaritzak. Gure ustez, eztabaida politikotik haratago, hezkuntza- eta gizarte-adostasun zabal baten emaitza izan behar da Euskal Hezkuntza Legea. Horretarako eztabaida prozesu bat abiatuko dugu Euskal Eskola Publikoan, ondoko edukiak izango dituena:

  • Oinarrien dokumentua: Dokumentu sakon hau izango da prozesuaren zutabea eta bi zati ditu: euskal hezkuntza sistemaren diagnostikoa eta Euskal Eskola Publikoaren kalitatea hobetzeko proposamena.
  • Hitzaldi-eztabaidak: 2022ko martxotik aurrera hitzaldiak egingo ditugu, herri mailan zein ikastetxeetan. Dokumentua aurkezteaz gain, eztabaidarako aukera izango da.
  • Euskal Eskola Publikoaren proposamena Euskal Hezkuntza Legerako: Prozesuari amaiera emateko, proposamen berri bat argitaratuko dugu, Euskal Hezkuntza Legean eragina izatea helburu izango duena.

Animatu eta parte hartu!

Enquire now

Give us a call or fill in the form below and we will contact you. We endeavor to answer all inquiries within 24 hours on business days.