Larraulek bere eskola txikia izango du

2022-03-15

Datorren ikasturtetik aurrera, Larraulek, 261 biztanleko udalerriak, bere eskola txikia izango du. Larraulgo Herri Eskola HLHI datorren ikasturtean irekiko da Tolosaldean, Eusko Jaurlaritzak Larraulen Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko berria sortzeko dekretua onartu ondoren.

Berez, ikastetxeak funtzionatzen du, baina bi gelak Asteasuko ikastetxearen mende daude, Larraulen ez baitago Haur eta Lehen Hezkuntzako berezko irakaskuntza-eskaintzarik.

Eskola txiki berriak Ā«udalerriko errealitate sozioedukatiboari erantzuten dioĀ», Hezkuntza Sailetik nabarmendu dutenez, eta eskola txikien sarean sartuta egongo da.