Zabalik dago hizkuntzak atzerrian ikasteko deialdia

2021-11-02

Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoz finantzatzen diren ikastetxetan, DBHko 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat (2021-2022) atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazak eskatzeko epea zabaldu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak.

Deialdiaren xedea da 548 plazatarako deialdia egitea, hain zuzen ere Erresuma Batuan, Irlandan, Frantzian eta Alemanian 3 asteko egonaldia eta ikastaroak egiteko, 2022ko udan.  847.038 eurokoa izango da aurrekontuko zuzkidura.

Adin nagusiko ikasleak edo adingabe emantzipatuak egingo du eskaera; adingabe emantzipatu gabeen kasuan, berriz, aitak, amak edo legezko ordezkariak egingo dute eskaera, tramitazio elektronikoz edo tramitazio presentzialaren bidez, ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxean bertan. Eskaera egiteko azken eguna azaroaren 22a izango da, baina beti bezala, azken egunera arte ez itxarotea gomendatzen dizuegu.

Dirulaguntza unibertsitatekoak ez diren mailetako ikasleek eska dezakete, honako eskakizunak betetzen baldin badituzte:

  • Aurreko ikasturtean 7,00 puntuko gutxieneko nota lortu izana eskatutako hizkuntzan/hizkuntzetan, eta 16,00 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu izana aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan.
  • Eskatzen den plazari dagokion/dagozkion hizkuntza/hizkuntzak eskabidearen aurkezpen-data baino lehenagoko bi ikasturteetan ikasi behar izan dira .
  • Epe-barruan egitea plaza bakoitzaren tarteari dagokion diru-ekarpena (2.2. artikuluan jasota dagoen moduan).
  • Aurreko urteetan, Hezkuntza Sailak egindako deialdian plazarik eskuratu ez izana atzerrian hizkuntzak ikasteko; baldintza hau betetzetik salbuetsita daude Matematika Olinpiadetako sari gisa plaza lortu duten ikasleak.
  • Beranduenez 2022an betetzea 19 urte.

Deskargatu araudia PDF formatuan.

Informazio guztia hemen.