Datuen babesari buruzko online tailerra

2021-10-13

Datorren asteartean, urriak 26, 17:30etatik 19:00etara datuen babesari buruzko tailer bat egingo dugu. Saioa online izango da eta federatutako IGEentzako doakoa.

Landuko ditugun edukien artean honako hauek daude: Zergatik da beharrezkoa datuen babesa?, zertara behartuta gaude elkarte gisa?, zer datu jaso ditzakegu?, nola gorde behar ditugu? Gai horri buruzko zalantza horiei eta beste batzuei erantzuten saiatuko gara.

Hau da tailerrerako prestatu dugun gidoia:

  • IGEen betebeharrak datuen babesari dagokionez
  • IGEen, ikastetxearen eta kanpoko hornitzaileen arteko komunikazioa eta datu-lagapena
  • Irudien tratamenduak: zer bai eta zer ez?
  • Sare sozialak, bai ala ez?
  • Web-orriak eta horien legezkotasuna
  • Egunerokotasunaren funtzionamendurako legezko dokumentazioa

Hemen eman dezakezu izena: Datuen Babesari buruzko tailerra