Kudeaketa zuzeneko jantokietarako jarraibide berriak

2021-09-09

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak kudeaketa zuzeneko eskola-jantokien funtzionamenduari buruzko zirkular berri bat argitaratu du, aurreko zirkularrean jantokiaren funtzionamenduari buruz jasotako zenbait alderdi argitzeko.

Alderdi garrantzitsuenetako batzuk gogorarazten dizkizuegu:

Menu motak. Ikasleek aukera hauek dituzte: menu basala, txerrikirik gabeko menua, obolaktobegetarianoa, eta obolaktobegetarianoa arrainarekin. Gainera, nutrizio-premia berezietarako menuak daude. Nutrizio-premia berezietarako menuak gainerako jankideeen antzekoak izateko ahalegina egin behar du jantokiak.

Kontsumo-maiztasunak. Menuaren konposizioa aurrez ezarritako kontsumo-frekuentzia batzuetara egokitu behar da.

Kuotak. Ez dago aldaketarik:

  • Ohiko jankidea: 4,6 ā‚¬.
  • Garraiorako eskubidea duen ohiko jankidea: 3,30 ā‚¬.
  • Noizbehinkako jankidea: 5,20 ā‚¬.
  • Gainerako erabiltzaileak: 8,10 ā‚¬.

-Kuotak itzultzea:

  • % 50 piknik zerbitzurik behar ez duen programatutako jarduera osagarriren bat badute.
  • % 50 jankidea ez bada jantokira joatekoa astebete edo gehiago segidan, betiere gutxienez 24 ordu lehenago abisatuta
  • Greba-kasuetan:
  • Itzuli beharreko zenbatekoa jantokiko kuotaren % 100 izango da bi kasutan: ikastetxeak jantoki-zerbitzua hezkuntza-maila jakin batzuetan soilik eskaintzen badu eta ikastetxeak jantoki-zerbitzua hezkuntza-maila jakin batzuetan soilik eskaintzen badu, jantoki zerbitzua eskaintzen ez duen hezkuntza-mailetan.
  • Ikastetxeak jantoki-zerbitzua eskaintzen badu, jantokira joaten ez diren jankideei itzuli beharreko zenbatekoa absentzia-egunei dagokien jantokiko kuotaren % 50 izango da, betiere gutxienez 24 ordu lehenago abisatzen badu

-Ratioak. Ez dago aldaketarik. Ikusi hemen ratioak.

Ikasle bekadunak. Ez da derrigorrezkoa jantokiko beka aurreratzea aurreko ikasturteko ikasle bekadunentzat. Gure gomendioa jangelako beken deialdia ebatzi arte itxarotea da.

Jantokiko batzordea (zuzendaritzak, jantokiko arduradunak, ikasle-kopuru batek ā€“ DBHko lehen ziklotik aurrera ā€“ eta jantokia erabiltzen duten gurasoek osatua):

  • Jantokiko arduradunek gertatutako gorabehera aipagarrien berri emango diete, hiru hilean behin, ikastetxeko Jantokiko Batzordeari.
  • Los centros cuentan con un programa informĆ”tico que permite tramitar las incidencias de forma centralizada. Tienen acceso a estas incidencias: las delegaciones territoriales, los servicios centrales, la asistencia tĆ©cnica, los centros educativos y las empresas. Gorabeheren kudeaketa errazteko eta arintzeko garapen informatiko bat dago ikastetxeen eskura, gorabeherak modu zentralizatuan izapidetzeko aukera ematen duena. Lurralde-ordezkaritzek, Zerbitzu Zentralek, laguntza teknikoak, ikastetxeek eta zerbitzua adjudikatu zaien enpresek dute horretarako sarbidea.

Hemen daukazue zirkularra deskargatzeko aukera.