IGEentzako eta familientzako komunikazio digitaleko tailerrak

2021-09-09

BIGEk doako tailerrak egiteko aukera eskaintzen die federatutako elkarteei: Facebook, Instagram eta Canva. Tailer hauek online egingo dira, 17:30etik 19:30era.

Tailerrak:

  • Sortu Guraso Elkartearen Facebook-eko profila: zuen Guraso Elkartearen Facebook orria modu eraginkorrean konfiguratzen eta kudeatzen ikasiko dugu.
  • Instagram tailerra: zuen kontua profesionalki konfiguratzen ikasiko dugu, bai eta kudeaketa erraztuko dizueten hainbat tresna eta aplikazio erabiltzen ere. Tailer hau bi orduko bi saiotan egingo da.
  • Canva tailerra: kartel eta komunikazio digitalei tratamendu profesionalagoa eman nahi dieten elkarteentzat. Tailer hau bi orduko bi saiotan egingo da.

Berriaren amaieran aurkituko duzuen botoian klik eginez eman dezakezue izena tailerretan.

AMPAS Y FAMILIAS CICLO DE TALLERES ONLINE COMUNICACIÓN DIGITAL CURSO 2021_22-3_page-0001