Unkinako IGEak migrazio eta babeslekuen inguruan sentsililizatu du hezkuntza komunitatea

2021-06-11

2018az geroztik, Galdakaoko Unkina eskolako Kabildu guraso elkartea Elkartasuna, Garapena eta Bakea (SODePAZ) erakundearekin ari da elkarlanean, familiak migrazioaren eta babeslekuaren inguruan sentsibilizatzeko xedez.

Lankidetza horren ondorioz, bideak eraikitzen eta harresiak eraisten proiektua gauzatu da, hainbat jardueraren bidez: hitzaldiak, tailerrak, materialen edizioak, Unkinako kulturarteko egunaren ospakizunak, etab.

Egindako hitzaldi eta tailerretan gai hauek jorratu dira, besteak beste: zergatik uzten dituzte pertsonek beren jatorrizko herrialdeak? Zergatik daude errefuxiatu-guneak? Nola biziraun?

Martxoan, Unkina Ikastetxearen 2021eko Kulturarteko Eguna ospatu zen, artearen eta bizikidetzaren bidez kulturak hurbiltzeko helburuarekin.

Guraso elkartetik adierazi dutenez, “gure esperientzia oso pozgarria izan zen; izan ere, alde batetik, guraso elkartearen barruan lantzea inoiz bururatuko ez zitzaizkigun gaiez hitz egin ahal izan genuen. Bestalde, haurrekin eta irakasleekin lehen aldiz bizi dugun kulturarteko espazio hau atsedenaldi bat izan da, ez bakarrik eskolako ikasle batzuk datozen herrialdeetako kulturaren zati bat ezagutzeko aukeragatik, baizik eta, pandemia honen erdian, komunitate beraren parte bezala ezagutu ahal izan genuen geure burua “.

“Denok gozatu ahal izan genituen jarduera interesgarriak utziko dizkizuegu, hilabete hauetan landu duguna ikus dezazuen”.

Kulturarteko proiektua (gazteleraz)