Cargando Eventos

« All Eventos

  • Este evento ha pasado.

Eskola Digitala 2018

otsaila 21 @ 8:15 - otsaila 22 @ 17:30

Topaketa hauek, HEIZE (BIHE-SAREAN) federazioa eta EHIGE konfederazioek, euskal eskola publikoaren digitalizazioan laguntzeko sortu genuen ESKOLA DIGITALA proiektuaren aspektu garrantzitsu bat dira. Argi daukagu Euskal Eskola Publikoak bere gogoeta propioa egin behar duela funtsezkoa den gai honi modu egokian heltzeko.

Topaketa hauen helburua Euskal Eskola Publikoak digitalizaziorantz egin behar duen ibilbideaz hausnartzea, ikastetxeen ezagutza digitala hobetze eta era berean, aurreko ikasturtean ospatutako III. Topaketei jarraipena ematea. Batzuk hasi edo sakontzen zaudete zuen proiektu digitala beste batzuk hastekotan zaudete eta badago azken bultzada behar duenik ere. Ikastetxeei egin beharreko bide hori egiten laguntzeko asmoz antolatu dugu IV. edizio hau.

Topaketok, hezkuntza arduradunen, zuzendaritza taldeen, IKT dinamizatzaileen, gurasoen, aholkularien, enpresen eta abarren topaleku izatea nahi dugu. Ikastetxe publikoen garapen digitalaren jasangarritasuna eta bideragarritasuna bermatu ahal izateko, denon ikusmira ezagutzea eta elkarlana sustatzea beharrezkoa da.

Ikuspegi horretatik, eduki anitzek osatuko dute topaketen egitaraua: agintarien hitzaldiak, adituen aurkezpenak, ikastetxeen esperientziak, enpresen proiektu pedagogikoak eta tailer didaktikoak, argitaletxeen material digitalen aurkezpena, ekipoen eta materialen erakusketak, eta abar entzuteko eta ezagutzeko aukera izango duzue parte hartzaileok.

EGITARAUA

IZEN EMATEA

Detalles

Comienza:
otsaila 21 @ 8:15
Finaliza:
otsaila 22 @ 17:30

Organizadores

HEIZE
EHIGE Gurasoen Elkartea

Lugar

Hotel Occidental Bilbao
Zumalacarregi 40
Bilbao, España