OOGetan PARTE HARTZEN DUTEN FAMILIENTZAKO GIDA

Zazpi urte igaro dira “Nola parte hartu eskola-kontseiluetan” gidaren azken ediziotik. 2018ko hauteskundeekin kointzidituz, gida praktiko honen edizio berri bat aurkezten dizuegu eskola kontseiluetan parte hartuz familiak ordezkatzen dituzuen gurasoei.

EHIGEren oinarrizko helburua da familien parte hartzea sustatu eta laguntzea OOGetan. Familien parte-hartzeak, ikastetxeko gainontzeko kideekin batera, Euskal Eskola Publikoaren demokrazia dakar, baita gure seme-alaben eskola-arrakasta ere. 

Horretarako, dokumentu motza eta irakurterraza prestatu dugu, zuen ikastetxean modu eraginkorrean parte hartzen lagundu nahi dizuena, baita zuen ohiko zalantzak argitzen.  

Hemen duzue gida:   OOG GIDA

Gida honekin osatzen ditugu 2018ko OOGetarako huateskundeetarako prestatu ditugun materialak.