“Hezkuntzaren aldeko akordioa” dokumentuari buruz EEKk egindako txostenari emandako boto partikularra aurkeztu dugu Eusko Legebiltzarrean

“Hezkuntzaren aldeko Akordioaren oinarriak” dokumentuari Euskadiko Eskola Kontseiluak egindako txostenari eman genion boto partikularra aurkeztu dute gaur Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean Usoa Urbieta eta Lurdes Imazek.

Ideia hauek azpimarratu ditugu:

  • Euskadiko Eskola Kontseiluak uste du oinarrizkoak diren gaiak falta zaizkiola dokumentuari eta zehaztasunak eta garapena falta zaizkiola.
  • Ez dago justifikatuta hezkuntza lege berri baten beharra, sare pribatuen interesetatik haratago: ez da egin diagnostikorik, ez da aztertu indarrean dagoen legeak egindako ibilbidea (1993ko Euskal Eskola Publikoaren Legea), dokumentuak jasotzen dituen gai batzuk jorratzeko ez da behar legerik eta lege batek ez ditu konponduko hainbat gai, segregazioa horiek artean (Katalunian gertatutakoa ikusi).
  • LOMCEren pean egingo litzateke Hezkuntza Legea.
  • Gure ustez ezinbestekoa da gai hauei heltzea edozein araudi aldatzeko: gure hezkuntza-sistemaren diagnostikoa, statu-quo-a eta honen ondorioak, finantzaketa-eredua eta aniztasuna.

Hemen duzue Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostena eta boto partikularrak (aurreneko lotura).