Euskal Eskola Publikoa Euskaraldiarekin bat

Hezkuntza arloko eragileok Euskaraldiari atxikimendua eman diogu eta atxikipen dokumentua sinatu dugu gaur goizean Bilboko Euskalduna Jauregian.

Eskola publikoa euskararen biziraupenerako ezinbesteko eragilea da, familien gehiengoak aukeratzen duen sarea baita Euskal Herri osoan.

Hezkuntza-eragileez gain bertan egon dira Bingen Zubiara Kultura sailburua eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua.

 

 

EHIGEz gain, eragile hauek parte hatu dute ekitaldian: 

  • AICE-IZEA lanbide heziketa
  • Biga Bai, Ipar Euskal Herriko eskola publiko elebidunetako guraso elkartea
  • COAS hezkuntza taldea
  • Elizbarrutiko ikastetxeak
  • Euzko Ikastola Batza
  • HEIZE, EAEko Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioa
  • Ikas bi, Ipar Euskal Herriko eskola publiko elebidunetako guraso elkartea
  • Ikasgiltza
  • Ikastolen Elkartea
  • Ikaslan Euskadi
  • Kristau Eskola
  • NIZE, Nafarroako D ereduko ikastetxe publikoen elkartea
  • Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen Federazioa
  • Sortzen elkartea