EUSKARA BATUAREN ADIERAZPENA SINATU DUGU

 

Euskara Batuaren Adierazpena sinatu dugu asteburuan Arantzazun ospatu den Euskaltzaindiaren XVII. Biltzarraren baitan. 36 eragile publiko eta pribatu izan gara guztira duela 50 urte euskararen sorleku izan zen leku berean Euskara Batuaren Adierazpena berretsi dugunak.

Horretaz gain, “Euskara batuaren erronkak Euskal Eskola Publikoan” izeneko hitzaldia eskaini genuen HEIZE elkartearekin batera. Datu hauek eman genituen, besteak beste:

Eskola publikoa da gehien euskalduntzen duen sarea. EAE, esaterako, sare publikoko ikasleen %83,4 D ereduan ikasten du. Gainera, 2012etik 2,9 puntu igo da sare publikoan D ereduan ikasten duten ikasle kopurua. Sare pribatuko ikasleen %41,3k ikasten du D ereduan eta  1,7 igo da 2012tik 2015era D ereduan ikasten duten ikasleen kopurua.

Euskara eta inklusioa eskutik doaz. Sare publikoa da ISEK baxuena duten ikasleak eskolaratzen dituena eredu guztietan. Hizkuntza ereduek segregazioa sortzen dute.

Euskal Eskola Publikoa haratago