Gaiak

PARTE HARTU ERABAKITZEKO: GURE KANPAINA OOG-ETARAKO HAUTESKUNDEETARAKO

PARTE HARTU ERABAKITZEKO: GURE KANPAINA OOG-ETARAKO HAUTESKUNDEETARAKO

Prest daukagu OOGetarako hauteskundeetarako kanpaina. EHIGEren oinarrizko helburua da familien parte hartzea sustatu eta laguntzea OOGtan. Familien parte-hartzeak, ikastetxeko gainontzeko kideekin batera, Euskal Eskola Publikoaren demokrazia dakar, baita gure seme-alaben eskola-arrakasta ere. Material hauek prestatu ditugu: IGE-ENTZAKO GOMENDIOAK Hauteskundeak prestatzeko…

Ikasketa-bekak eskatzeko epea ireki da

Ikasketa-bekak eskatzeko epea ireki da

  Irailaren 17tik urriaren 19ra arte ireki da unibertsitatez kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako deialdia. Eskaria ikastetxean bertan edo on-line egin daiteke. Bi kontzeptu hauek dira gehien eskatzen direnak: eskola-materiala eta jangela. ·Hemen duzu informazio guztia: www.euskadi.eus/unibertsitate-aurreko-bekak-diru-laguntzak/web01-a2hikasl/eu/escolarizacion_e.html  

LOMCEri buruzko inkesta

Erreformari buruzko inkesta bat egitea proposatzen dizuegu. Inkesta honen bidez LOMCEri buruz duzuen informazioa eta iritzia aztertu nahi genuke. Zuen iritzia oso baliagarria izango da. Esteka honetan duzue inkesta.

LOMCEren kontra sinatu!

Espainiako Hezkuntza Ministerioak aplikatu nahi duen LOMCE (Ley Organica de Mejora de la Calidad de la Enseñanza) delakoari buruzko informazioa bildu dugu hemen. Bertan aurkituko dituzue: Lege berri horri aurre egiteko arrazoietako batzuk, power point dokumentu bat informazio zabalarekin, Aurreproiektua…

Etxeko lanak bai edo ez? Zenbat?

Etxeko lanak bai edo ez? Zenbat?

Etxeko lanen kontrako kanpaina hasi du Frantziako Gurasoen Kontseiluen Federazioak (FCPE)  hamabost eguneko greba batekin eta Espainiako Estatuko Gurasoen Konfederazioak (CEAPA) bat egin du azken urteetan etxeko lanen kopurua handitu dela salatuz. Estatu Batuetan ere ohiko eztabaida da (ikus The…

Arrazakeriaren kontrako eguna

Arrazakeriaren kontrako eguna

Arrazakeriaren kontrako eguna ospatzen da gaur. Horren harira, Arrazakeria eta Xenofobiaren kontrako martxa antolatu da igande honetarako. Hona hemen gairi buruzko dokumentazio interesgarria: Nola lagun dezakegu gurasook arrazakeria eta indarkeria erauzten kirolean? (gaztelaniaz), kirol-begiraleentzako gida (gazt.) eta atzerriko familiak hartzeko…