Debagoieneko eskola publikoen jaia ospatuko dugu urriaren 20an

Debagoieneko Euskal Eskola Publikoak jai egun berezi bat antolatuko du urriaren 20an Eskoriatzan “HEZI eta HAZI  ESKOLA PUBLIKOAN” lemapean.

Debagoieneko hezkuntza publikoaren eskola komunitatea osatzen duten irakasle, ikasle eta gurasoek, Arrasate, Aretxabaleta, Antzuola, Elgeta, Eskoriatza, Bergara eta Oñatiko eskola publikoari, babesa  eta aitortza  emateaz gain,  eskola publikoa indartu  eta bultzatu behar dela  aldarrikatu nahi  dute Jai honetan.

Hezkuntza publiko euskalduna  lehenestea da euren erronka Nagusia, oinarri demokratikoak  abiapuntu izanik, guztion artean eta guztion zerbitzura dagoena.

Bailarako herri eta auzoetan eraldaketa nabarmenak gertatzen ari dira azken urte hauetan: familia ereduak,  jatorri ezberdineko biztanleria, kultur aniztasuna e.a.  Egoera konplexua da dudarik  gabe eta kontutan izanik gizartean gertatzen diren aldaketa guztiak eskolan isladatzen direla,  ezinbestekoa da  egoera berri honen aurrean Eskola Publikoaren erantzun egokia.

Aniztasunaren diskurso positiboa eraiki nahi dute, ekitatean eta inklusibitatean oinarritzen den Hezkuntza Sistema  Publikoa nahi dugulako. Aniztasuna  ez da arazoa, aniztasunari bizkarra ematea da arazoa.