AZAROAK 22: EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN VII JARDUNALDIAK

Euskal Eskola Publikoaren VII. Jardunaldiak ospatuko ditu HEIZE konfederazioak azaroaren 22an EHUk Donostian duen Barriola zentroan “Justizia sozialerako hezkuntza” izenburupean.

Euskal Eskola Publikoaren VII Jardunaldiak ikastetxe publikoen topagune izango dira, eta egungo hezkuntzaren aspektu garrantzitsuak izango dute gogoetarako ardatza. Euskal Eskola Publikoaren zeregin garrantzitsua da, euskal gizarteak dituen erronka eta beharretatik abiatuta, horiei aurre egiteko behar diren hiritar aktiboak heztea.

Izan ere, azken urteotan hainbat erakundek argitara eman dituzten zenbait ikerketan, ohartzen gaituzte, euskal gizartean bazterkeriaren arriskura daramaten egoerak nola ari diren indartzen. Gainera, hainbat familia tipologiak dira arrisku egoera hauek gehien jasaten dutenak, ikerketa hauen arabera.

Egoera sozial hau bizi duten haur eta gazteak, eta honek gure irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan sortzen dituen desitxuratze eta eragozpenak izango dira aurtengo jardunaldien hizpide. Izan ere, aztergai izango diren gaietako batzuk hauek dira:

  • Zertan hobetu behar dugu ematen dugun hezkuntza, justizia sozialera benetan bideratutako hezkuntza izan dadin.
  • Zenbateraino dira inklusiboak guren hezkuntza sistema eta gure ikaskuntza prozesuak.
  • Zeintzuk dira gure hezkuntza sisteman aukera berdintasuna eta ekitatea eragozten faktoreak. Zeintzuk dira aspektu hauetan gure hezkuntza sistemak dituen desorekak eta ahuleziak.

Hemen duzue egitaraua.

Eman izena: http://heize.eus/jardunaldi-pedagogikoak/