EHIGE

Federatutako 500 IGE baino gehiagorekin, Euskal Eskola Publikoaren baitan ordezkaritza handiena duen erakundea da EHIGE. Baikara, BIGE, Denon Eskola, Gipuzkoako Eskola Txikiak eta Ikas-bi federazioek osatzen dute.

Euskal hezkuntza sistemaren oinarrizko ardatz egituratzaile izango den eskola publiko euskalduna, kalitatezkoa, inklusiboa, ekitatiboa, demokratikoa, laikoa, berritzailea eta solidarioa defendatzen du EHIGEk.

 

Batzar Nagusia EHIGEren erabaki eta ordezkapen organu gorena da. Bere federazioek osatzen dute eta urtean behin biltzen da. Zuzendaritza-batzordea da EHIGEren gobernu-organoa, eta pertsona hauek osatzen dute:

Zuzendaritza-batzordearen osaketa (2016-12-27ko Asanbladan onartua)

Presidentea: Miren Usoa Urbieta Egaña (Baikara)
Presidenteordea:  
Idazkaria: Rakel Mancisidor (Eskola Txikiak)
Diruzaina: Ana Isabel Puente Martínez (BIGE)
Bokalak: Lurdes Errasti Arieta (Denon Eskola) Aranzazu Martin Cacho (BIGE) Maider Imaz Mendizabal (Eskola Txikiak) Imanol Andetxaga (Baikara) Susana Aribayos Gutierrez (BIGE) Josu Tamayo Zamorano (Ikas-bi)

 

Erakunde hauetan parte hartzen dugu

Euskal Eskola Publikoa Gaur Bihar

Euskadiko Eskola Kontseilua

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua