Familia, Telebista eta Internet

Familia, telebista eta Internet
Etsaia gure artean?
Pantailak modu kritiko eta seguruan erabiltzeko jarraibideak…

Kaixo, ongi etorri Informazio eta Teknologi Berrien erabilera seguru eta kritikoari eta balore-heziketari zuzendutako gune honetara. Familiei, irakaslegoari eta ikasleei zuzendutako argitalpenak aurkituko dituzu hemen.

Multimedia material hau bi pantaila motaz aritzen da: telebista eta Internet. Bata gehien begiratzen dena delako eta bestea oso garrantzitsua delako gure bizitzan. Hemendik abiatuta, jarduera praktiko batzuk egin ahal izango dituzte ikasle eta irakasleek. Informazioa bereizten, informazio hori idazmahaian antolatzen, iragarki batek konbentzitzeko erabiltzen dituen estrategiak ezagutzen, irudi bat analizatzen eta Interneten era seguruan nabigatzen ikasiko duzu.

Telebista eta Internet etxean erabiltzeko jarraibide praktikoak eskaintzen dituen gida. Pantaila teknologiko hauek hezkuntzarako aukera interesgarriak eskaintzen dituzte baina arriskuak ere badituzte. Horregatik, pantailen erabilera seguru eta kritikoarekin arduratuta dauden familiei zuzenduta dago gida hau. Pantaila hauek komunikazioaren etsai bihur ez daitezen euren seme-alaben zentzumen kritikoa garatu nahi dutenei azken finean.

7 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendutako irudizko kontaketa seguru nabigatzeko gomendioeki.

*EHIGE-Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea, Euskaltel Fundazioa eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren elkarlanari esker egin dira argitalpen hauek.